Berri korporatiboak

2009/11/06

Arte aldarrikatzailea: herritarrek Europa Jauregiko fatxada estalduko dute berdintasunezko egitura soziala irudikatzen duen sare batekin

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua. Gizarte berrikuntza

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuaren inguruan Luz Darriba artista uruguaiarrak "Sare, Tejiendo redes" performanzea gerturatuko du Gasteizko Europa jauregira azaroaren 19an.Galizako, Euskadiko eta Latinamerikako lagunek ehundutako sareak erakutsiko digu gizartea egitura daitekeela pertsonen arteko berdintasuna lortzeko, gizonen eta emakumeen artean berdintasuna lortzeko. Luz Darribak eskatzen die herritarrei azaroaren 19an hurbil daitezela berdintasunaren aldeko sarea egitera.

Azaroaren 19an Europa jauregiko fatxada kolorez estaliko da, gizarteari dei egiteko lan egin dezan hesi bat eraikitzen, pertsonen arteko berdintasuna zabaltzen duten gehiegikeriak geldiarazteko. Galizan, Euskadin eta Latinamerikan sortzen ari den ehunduraren kolore biziek gure gizartean dagoen aniztasun eta aberastasuna irudikatzen dituzte.P>

Helburu sozial hau lortzeko, ehunka pertsonek euren eskuak lanean jarri dituzte Galizan eta Latinamerikan, arteak eta sorkuntzak gizartea aldatzeko duen gaitasuna eta elkarren arteko lanaren boterea erakutsiz. Gasteizera iritsi baino lehen, asteburu honetan Galizako plaza batean montatuko dute sarea boluntarioek gero Euskadin boluntario gehiagok jarrai dezaten. Horrela, Europa jauregia Gasteizko kaleetara zabalduko da, berdintasunaren alde herritarrek egingo duten ehunduraren bitartez.

Baina Luz Darribak, Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuak bezala, ez du nahi horretan gelditu eta performazeaz eta honek egiten eta ikusten dutenengan sortuko duen hausnarketaz haratago, kongresua amaitzen denean Sarearen bidea aldatuko du: herritar boluntarioek ehundura desegingo dute eta erabilitako artilea gobernuz kanpoko erakunde batera bidaliko da, behar sozialetarako erabil dezaten.

Luz Darriba Uruguaiko Montevideon jaio zen disziplina anitzeko artista da. Argentinan ikasi eta 1990etik Galizan bizi da. 250 erakusketa kolektibo baino gehiago egin ditu, 40 bakarkakoak eta nazioarteko 50 errekonozimendu baino gehiako hartu ditu. Makroproiektuak sortzen ditu, hala nola Cumulum, Lugoko harresiaren inguruan 650.000 liburuz osatutako hesia, Patchwork "farrapos pola non violencia cara ás mulleres, Obradoiroko plazan genero indarkeriaren aurkako 8.000 m2ko alfonbra, eta Guante negro guante blanco, genero indarkeriaren aurka kaleetan ezarritako 30.000 pare eskularru beltz eta zuriak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp