Asmoz Fundazioak bere formakuntza eskaintza berritzen du urtearen hasierarekin batera

Berri korporatiboak

2021/01/14

Asmoz Fundazioak bere formakuntza eskaintza berritzen du urtearen hasierarekin batera

Urte hasierarekin batera guztiz berriak diren hiru formakuntza eskaintzen ditu, horietako bi doakoak.

Asmoz Fundazioak Daiteke kontsultoriarekin batera Klikatu, trebetasun digitalerako doako ikastaroa antolatu du. Ikastaro honen helburua Donostialdeko eta Beterri-Buruntzako eskualdeetan oinarrizko ikasketa duten 55 urtetik gorako edota 30 urtetik gorako biztanleen gizarteratze soziala eta digitala sustatzea da, bereziki emakumeei zuzendutakoa, langabezian eta gaitasun pertsonalak eta sozialak indartzeko beharra dutenei, lan-merkatuan txertatzen lagunduko dieten gaitasun digitalak eskuratuz.

Guztira 50 ordu izango dira. Horietatik, 15 ordu aurrez aurre eta 35 ordu online egitea aurreikusten da Zoom, Jisti, Meet… bezalako plataformen bitartez edo mugikorraren bidez.  Aurrez aurreko 15 orduak online orduekin txandakatuta banatuko dira.

Bestalde, Sortu eta Playk euskaraz sortutako formakuntza plataforma digitala eta doakoa eskaintzen du, Game Erautsiarekin  batera antolatuta. Plataformaren helburua Streaming eta Youtube munduaren inguruko hastapen formakuntza ematea da. Plataformaren edukia bideo eta streaming edukiak sortzeko bideo-tutorialek eta gakoek osatzen dute. Gainera, Sortu eta Play egitasmoaren beste helburuetako bat euskaraz bideo eta streaming edukia euskaraz sortzen dutenen komunitatea sortzea da. Horrenbestez, plataformako erabiltzaileek euskaraz egindako edukiak bertara igotzeko aukera izango dute, Youtube, Twitch… eta antzeko beste plataformetara igo ahal izango dituzte bere lanak.

Azkenik, produkzio eta musika nahasketarako oinarrizko ikastaroak, musika produkzio eta nahasketaren prozesuan hastapen formakuntza eskaintzen du gai horretan interesa duten musikarientzat. Ikastaroaren helburura artisten sorkuntza gaitasunak garatzea da grabazio formatuan haien konposizioak modu egokienean eraldatzeko. Nahasketaren prozesuak ezagutzea, nahasketaren eta produzkioaren oinarriak ikastea eta norberaren gaitasunekin artistikoki garatzeko gai izatea dira ikastaro honen eginkizunak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp