Ondarea

2011/12/01

Auñamendi Eusko Entziklopedia

AEE. Aurrera!

2011 urtea amaitzear dago eta egindako lana ebaluatzeko unea iritsi da.

Erronka polita genuen aurretik urte hasieran eta ilusio handiz ekin genion lanari. Lau adituen laguntzaz beste hainbat eremu landu ditugu, ospeko egileen bitartez kalitate handiko eduki berriak sortuz eta beste batzuk eguneratuz eta berregituratuz. Horrela, gure herrien ondare artistikoa aztertu eta euskal arte eta literaturaren historian murgiltzeko aukera izan dugu. Gure folklorea ere gertutik ezagutu ahal izan dugu, irudi eta bideoekin ilustratuz. Baita gure historia, euskal historia, ere.

Baina, lana ez da lau eremu horietara mugatu. Gure erabiltzaile eta hainbat erakundeen ekarpenei esker, beste eremuetako edukiak ere berritu ahal izan ditugu.

Beraz, mila esker guztioi eta, aurrerantzean ere zuen laguntza izango dugulakoan, 2012an gogoz jarraituko dugu lanean.

[+] Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp