Azaroak 24: egun historikoa Oñatin

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/08/09

Azaroak 24: egun historikoa Oñatin

Euskal Herriko kultur hiriburu bihurtuko da Oñati azaroaren 24an, larunbatez, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren mendeurreneko ospakizunak direla eta.

Egun horretan euskal lurralde guztietako erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute, kongresukideek eta ospakizunarekin bat egin nahi duten guztiek.

Saioa goizeko 11etan hasiko da Oñatiko Foruen Plazan bertaratutako guztiei ongi etorria eginez. Oñatz Dantza Taldeak Soka dantza eskainiko du eta ehun urte lehenago plaza horretan bertan Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresuan egin bezalaxe, autoritateek eta belaunaldi desberdinetako bazkideek hartuko dute parte.

Jarraian, San Migel elizan, ekitaldi ofiziala izango da. Bertan, musika eta dantza emanaldiak izango dira, besteak beste, Donostiako Orfeoia eta Arizkungo Dantza Taldearenak.

Arratsaldean, Eusko Ikaskuntzaren historiari buruzko antzezlana izango da, Hamaika amaren seme (alaba).

Ikusi egitaraua

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp