Balorazio positiboa Euskal Autogobernuaren etorkizunari buruzko Jardunaldiaz

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/04/20

Balorazio positiboa Euskal Autogobernuaren etorkizunari buruzko Jardunaldiaz

Apirilaren 20an "Euskal Autogobernuaren etorkizuna: ereduen azterketa eta dimentsio europarra" Jardunaldia -ikuspegi bikoitzetik, akademikoa eta politikoa- antolatu zuten Gasteizen Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak.

Apirilaren 20an "Euskal Autogobernuaren etorkizuna: ereduen azterketa eta dimentsio europarra" Jardunaldia -ikuspegi bikoitzetik, akademikoa eta politikoa- antolatu zuten Gasteizen Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzak.

Euskal Autogobernuaren etorkizuna: aniztasunaren balioa/El futuro del Autogobierno Vasco: el valor de la diversidad

Ezagutzan sakontzeko eta elkarrizketarako espazioak bultzatzearen bidez errealitate sozialarekin konektatzeko beharrei erantzunez, gure autogobernuari buruzko gogoeta anitzerako eszenatokia irekitzea izan da jardunaldi horren asmoa. Europako testuinguruan botere politikoaren lurralde banaketarako beste eredu batzuetatik ikastea eta gure gogoeta propiotik ideiak jasotzea ahalbidetu digun metodologia aplikatu zen horretarako.

Eskozia-Britainia Handiak, Flandria-Belgikak, Suitzak eta Bavaria-Alemaniak eurek banaketa politikoaren lurralde banaketa-sistemak eta bakoitzaren kultura politikoaren balore eta azpian dauden printzipioak azaldu zituzten goizeko saioan: Andrew Scott, Edinburgheko Unibertsitateko Europar Batasunari buruzko Ikasketen katedradunak, David Criekemans Anbereseko Unibertsitateko alboko irakasleak, Nicolas Schmitt-ek Friburgoko Unibertsitatetik eta Phillip Stiel, Bavariako kantzelaritzako Zuzenbide-Departamenduko buruak.

Goizaren amaieran, Anbereseko Unibertsitateko Patricia Popelier eskualdeek Europan duten paperari buruz aritu zen eta ehuGune-ko Joxerramon Bengoetxeak EBak barne zabalkuntzarekin duen erronka aztertu zuen; horretarako hainbat eszenatoki planteatu zituen, jada kide den estatu baten sezesiotik datorren estatu berri baten sorreraren kasuaren aurrean. Goizeko saioaren ondorio gisa, bi ideia nabarmendu genitzake: kultura demokratikoan sakontzeko beharra, gizartearen osotasunaren onura bilatuz erronka horiei aurre egiteko gai izateko ezinbesteko elementu gisa. Eta bestetik, erakundeen arteko leialtasunaren printzipioaren eta Estatu bat osatzen duten komunitate politikoen artean, elkarrekiko errespetuaren garrantzia.

Arratsaldeko saioa Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidenteak ireki zuen eta ondoren, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak mahai-inguru batean aritu ziren solasean. Juanjo Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak eta jardunaldien zuzendaria moderatu zuen debatea eta Andoni Ortuzar (EAJ), Hasier Arraiz (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE), Borja Sémper (PP) eta Gorka Maneiro (UpyD) politikariek hartu zuten parte. Mahai-inguruan legebiltzarrean ordezkaritzarik ez duten alderdi politikoetako ordezkariek parte-hartzeko txanda izan zuten baita ere: Ezker Anitza (Isabel Salud), Podemos (Lander Martinez) eta Ciudadanos (Nicolás de Miguel). Aho batez defendatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoa eta Estatuaren arteko harremana eguneratzeko beharra eta elkarrizketa eta elkarlan kontzeptuekin bat egiterako unea dela.

Iñigo Urkullu lehendakariak egin zuen Amaierako hitzaldia eta Jardunaldiaren planteamenduaren atzean zegoen "lanerako izpiritua eta guztien konpromisoa" eskertu zituen lehenik eta behin. Eusko Legebiltzarreko Batzordearen barruan egindako lanak preziatu zituen eta euskal autogobernua "eguneratu eta egokitzeko beharra" azpimarratu zituen, "euskal singulartasunaren errespetuan eta elkarrekiko onarpenean". Euskadik Nafarroarekin eta Iparraldearekin bateragarritasun alorrak topatzea posible dela adierazi zuen, komunitate guztien herritarren erabakiak errespetatuz. Amaitzeko, etorkizunari begira, lehendakariak agerian jarri zuen "benetako garapenak desberdintasunekiko errespetua areagotu behar duen gobernatzeko modu berri baten eskutik" doala, "elkarrekiko onarpenean oinarritua, botere hegemonikoak bestea behartzean, tradizioan, edo iragan erabakigarrian baino".

Jornada sobre el futuro del Autogobierno Vasco

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp