Barandiaran Beka 2020ren proiektu irabazlea

Berri korporatiboak

2020/01/12

Barandiaran Beka 2020ren proiektu irabazlea

Miriam Cubas Morerak zuzendutako taldeak "Oraintsuko Historiaurrea Iparraldeko Euskal Herrian: erabateko kronologia eta kultura-aldaketak (PreKronoa)" proiektua garatuko du 2020 urtean zehar.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaran Beka 2020 esleitu berri dio honako proiektuari: Oraintsuko Historiaurrea Iparraldeko Euskal Herrian: erabateko kronologia eta kultura-aldaketak (PreKronoa) [Prehistoria Reciente En El País Vasco Septentrional: Cronología Absoluta Y Cambios Culturales (Precrono)]. Miriam Cubasek zuzendu eta Ángel Armendarizek, Jesús Tapiak, Izaro Quevedok eta Urko Santamariak osatzen dute ikerlana garatuko duen lantaldea.

2020ko Barandiaran Bekako proiektu irabazleari dagokionez epaimahaiak zehaztu du lantaldea izaera zabaleko pertsonez osatuta dagoela, dela adinagatik zein beraien lan ibilbideagatik ere. “Cubasek zuzendutako taldea izanda, gainera, ikerketaren emaitza ona bermatzen digu, bere lan arloan erreferentea baita. Bestalde, hautatu duten gaia gutxi ikertutakoa da, hain zuzen, Gipuzkoa eta Bizkaiko gertuko historiaurreari buruzko izango da”, gaineratu dute.

Guztira arkeologia arloarekin erlazionatutako 9 proposamen aurkeztu dira deialdira. Horiek baloratu dituen epaimahaiaren esanetan edizio honetako maila altua izan da. “Aurkezturiko zenbait proiektuk gai originala landu dute eta gainera, partehartzaileen aniztasuna ere aipagarria da”.

Miriam Cubas Morenari egindako elkarrizketa irakurri hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp