Barandiaran Bilduma 22. zenbakira iritsi da

Berri korporatiboak

2021/11/24

Barandiaran Bilduma 22. zenbakira iritsi da

"Rituales festivos transfronterizos en el Pirineo Occidental" izenburupean Barandiaran Bildumaren 22. zenbakia kaleratu du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak.

Bertan, 2019ko Barandiaran Bekaren azken lana jasotzen da, hau da,  José Antonio Perales Diazek etnologia arloan eginiko ikerketa irakur daiteke.

“Mendebaldeko Pirinioetan, nazioarteko banalerroa jokaleku edo leitmotiv gisa duten jaiak existitzen dira. Ezagunetako batzuk,  hala nola Hiru Behien Zerga, patzuergoekin lotuta daude, edo modu orokorrago batean, mendiko gune horretako ekoizpen-modu tradizionalekin: abeltzaintza eta basoen ustiaketaz. Ez dira hain ezagunak eta ez dira hainbeste aztertu estatu-muga modernoaren urratze sinbolikoa iradokitzen duten jai-ekitaldiak, hala nola Saran ospatzen den Kontrabandisten Eguna eta Luzaideko Bolanteen Sarrera Arnegin. Etnografia honek mugaz haraindiko jai horien eta beste batzuen deskribapena eta analisia egiten du, jai horien ezaugarri nagusia izanik nazioarteko mugaren bi aldeetako biztanleek hartzen dutela parte”.

Infomazio gehigarria

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp