Barandiaran eta Europa

Berri korporatiboak

2019/03/18

Barandiaran eta Europa

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren argitalpenen artean Eusko Folklore Urtekaria dago eta honekiko interesak Euskal Herriko mugak gainditzen ditu: Katalunia, Madril zein Londresetik jasotzen ditu eta-eskaerak, azkena British Museumetik.

Ez da harritzekoa 1921ean Barandiaranek sorturiko aldizkariak 2019an arreta pizten jarraitzea Europan barna; Euskal Herrian ez ezik ezaguna izan baitzen ataundarra gure mugetatik haratago ere. Laster nabarmendu zen bere jardunagatik atzerrian, eta besteen artean, puntako mintegietan parte hartzera gonbidatua izan zen. Hainbat adibide jaso zituen Argitxu Camus Etchecoparek 'Europa, Barandiaran eta baloreak' mahai-inguruen harira 2016an landutako 'Barandiaran eta Europa' hitzaldian: Paris, Kolonia, Mainz, Munich, Leipzig, Berlin, Holanda, Akisgran...

Ingalaterraren kasuan, aipagarria da, esate baterako, duela ia mende bat, 1920 hamarkadan Londreseko Folklore Society-ko kide egin zela eta beranduago, 1946an, Londreseko Royal Anthropological Institute-ean sartu zela. Urte hartatik eta 1950 bitartean Londresen eta Oxforden antolatutako hainbat kongresutan hartu zuen parte Barandiaranek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp