Barandiaran marrazki bizidun

Berri korporatiboak

2018/12/14

Barandiaran marrazki bizidun

Gaztaroan hasita -antropologia eta etnografiarako bere zaletasuna azaleratu zenean- erbestera arteko kontakizuna egiten da ekoiztutako bideoetan zehar.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu du ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoa. Bost bideoz osatuta dago proiektua eta ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan. Azaroaren 5ean aurkezpena eginda, dagoeneko hirugarren bideoa ikusgai dago.

“Gure buruari galdetu genion gaur egun jendeak zer dakien Barandiarani buruz, eta erantzuna oso baikorra ez zela jabetuta zerbait egin beharra ikusi genuen”. Izan ere, Fundazioak argi dauka: modu erakargarri eta freskoan Euskal Herrian zein atzerrian erreferente izan zen gipuzkoarraren irudia gaur egunera ekartzea funtsezkoa da haren izena eta izana mantentzeko. “HEZIMUBItik lan ederra egin dute, Barandiaranen bizitzako hainbat momentu modu erraz batean ezagutzeko aukera ematen dute bideo hauek. Proiekturako propio sortutako irudi zein musikak eta Jon Aizpurua kazetariaren lokuzioak harrapatu egiten du ikuslea hasieratik”.

Bideoak Fundazioaren webgunean zein Youtubeko bere kanalean ikus daitezke. Hurrengo atalak abenduaren 31n eta urtarrilaren 14an ikusi ahal izango dira.

2019an bigarren atala

Ia 102 urte bizi izan zuen jakintsuaren bizitza bost bideotan laburbiltzea ia ezinezkoa zenez, 2019rako bigarren sorta bat egiteko asmoa du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp