Barandiaranen grafia azterketa

Berri korporatiboak

2019/05/06

Barandiaranen grafia azterketa

Blanca Sedano grafologoak Jose Miguel Barandiaranen idazkera aztertu du bere egunerokoetatik abiatuz. Barandiarani buruz biografoek diotenarekin bat egiten duela ondorioztatu du arabarrak.

Sedanok garai ezberdinetako egunerokoak behatu ditu, eta argi ikusten omen da Barandiaranen eboluzioa horietan. Esaterako, 1917ko dokumentuak begiratuz ohartu gaitezke, “ikasitako kaligrafia erabiltzen zuen, garaikoa”, beste pertsona askok, esaterako irakasleek idazten zuten moduan egiten zuela, alegia. Horietan, “idazkera eskuin aldera okertzen da, gauzekiko balorazioetan afektuek eta sentimenduek eragiten baitzuten, beste pertsonekin kontaktua behar zuelako. Eta nahiz eta sinpatia ezaugarria ere ageri den, (makurra), ertz askoko formak ere ageri dira, zerra baten hortzen gisakoak; hala, bere ideiak irmoki defendatzeko jarreraren (erzduna) eta malgutasun momentuen arteko (kurboa) idazkera erdi-erzdun bat ageri da”.

Denboran aurrera eginez, 1964tik 1975 ingurura aztertutako dokumentuetan nahiz eta hasierako ezaugarri batzuk mantendu, pertsonalagoa bilakatzen da idazteko modua arabarraren iritziz, eta modernoagoa da, “bera den modukoa azalduz”.

Ikerketa honetatik ateratako ondorioak Barandiarani buruz biografoek diotenarekin bat egiten ote duten galdetuz gero honakoa dio Sedanok: “hainbat kasutan bai, esaterako, bere lan egiteko izpiritua ageri da, baita bere independentzia  nabarmena, edo ez zela beti izaera atsegineko pertsona ere, esaterako. Ez zuen bereizten nola sentitzen zen eta nola idazten zuen”.

Ikusi hemen beste adibide batzuk.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp