Bazkideei zuzendutako ekimen eta abantailak

Berri korporatiboak

2025/11/14

Bazkideei zuzendutako ekimen eta abantailak

Eusko Ikaskuntzako kide izatea: esperientziak, gogoeta eta ezagutza kolektibo eskuragarriren adierazle.

Eusko Ikaskuntzak balio berezia ematen jarraitzen dio bere komunitateko kide izateari, eta bere bazkideei kultura, pentsamendu kritikoa eta ezagutza elkarlanean sortzeko espazioak uztartzen dituzten esperientzia esklusiboak eskaintzen dizkie. Azken ekimenek argi erakusten dute bazkide izateak aukera paregabeak ematen dituela parte hartzeko, ikasteko eta euskal kulturarekin konprometituta dauden beste pertsona askorekin konektatzeko.

Solasbideak: Hurbileko topaketak elkarrizketa eta kezka partekatuak jorratzeko

Bazkideek gehien baloratzen dituzten abantailen artean daude formatu txikiko topaketak, hala nola Gasteizen izango den Solasbideak saioa. Bertan, bazkideek giro lasai batean solastu dezakete gaurkotasun kultural eta sozialeko gai nagusiei buruz. Topaketa hauek gertutasuna indartzen dute, lurraldeko eta belaunaldi ezberdinetako kideak elkar ezagutzeko aukera ematen dute, eta gogoetarako espazio irekiak sortzen dituzte.

BET: Ideiak eta ezagutza sortzeko lan-taldeak

Bazkideek, halaber, BET taldeetan parte hartu dezakete, momentuz Araban eta Nafarroan aktibo daudenak, non ekimenak bultzatzeko eta erakundearen jardueretan modu aktiboan parte hartzeko aukera duten. Ingurune malgu eta irekia da, pertsona bakoitzak bere esperientzia —akademikoa, kulturala edo profesionala— gehitu eta proposamen berrien garapenean eskutik lagundu dezan.

ZURetaLUR: Esperientzia kultural esklusiboetara sarbidea

Beste abantaila aipagarri bat bazkideentzako bereziki antolatutako kultur proposamenak dira, besteak beste Mendi Film Festibalarekin lotutako azken esperientzia dago. Ekimen honek aukera ematen du zinemaz modu berezian gozatzeko, kultur eragile esanguratsu batekin batera jaraitzeko, kasu honetan izango den bezala Mikel Urdangarinekin Itsasora filmarekin. Horrela, euskal kultura barrutik eta modu partekatuan bizitzeko aukera eskaintzen da.

Gainera, urtea amaitu baino lehen, proposamen berri bat iritsiko da: KulturAhotsak, erreferentziazko pertsonekin egingo diren topaketetak.

Eusko Ikaskuntzako bazkide izateak ez du soilik egitarau aberats batera sarbidea ematen: pentsatzen, ikertzen, eztabaidatzen eta etorkizun kulturala eta soziala elkarrekin eraikitzen duten pertsonen sare aktibo batean parte hartzea ere esan nahi du. Egun abian diren ekimenek norabide argia erakusten dute: elkargune gehiago, ekarpen gehiago egiteko aukerak eta kultura gehiago gozatzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp