Ikasturte honetan, Eusko Ikaskuntzak gune berriak jarriko ditu martxan, bazkideen arteko topaketara, hausnarketa partekatura eta aisialdi kulturalera zuzendutakoak denak.
ZURetaLUR euskal kultura eta sorkuntza gerturatzeko parte-hartze planaren barruan, abenduaren 5ean Itsasora dokumentalaren estreinaldia izan zen, Mikel Urdangarin kantautoreak egindako zinemagintzako lehen lana. Eusko Ikaskuntzako kideek berarekin hitz egiteko aukera izan zuten. Horrez gain, Itsasmuseum Bilbora egindako bisita pertsonalizatuarekin eta dokumentalaren premiere saiora egindako pasearekin osatu zen saioa. Esperientzia Bilboko BBK Mendi Film Festival jaialdiaren barruan antolatu zen, eta oso baikor baloratu zen.
Gainera, urte berriaren hasieran, erreferentziazko pertsonekin elkartzeko KulturAhotsak programak Jon Maia bertsolaria Eusko Ikaskuntzak Donostian duen egoitzara hurbilduko du, euskal nortasunari buruzko hitzaldi bat emateko eta, ondoren, bazkide entzuleekin solasean aritzeko. Zehazki, urtarrilaren 22an, ostegunean, izango da. Dagoeneko, bazkideen izen emateek lekuak agortu dituzte.
