Beatriz Herreras Moratinos: Urumearen paisaia

Gure bazkideak

2019/06/19

Beatriz Herreras Moratinos: Urumearen paisaia

Donostiako Cristina Enea Fundazioak antolatutako Hidrologikak programaren baitan, ekainaren 13an, Eusko Ikaskuntzako bazkide eta Industria eta Obra Publikoko Ondarearen Euskal Elkarteko kide den Beatriz Herreras Moratinosek hitzaldia eskaini zuen. 

Urumea ibaian giza jarduera, etxebizitza eta lana garatzeko gune izan da. Pertsonalitate handiko eta ondare aberatsa duen paisaia da, garai historiko desberdinetan eratutakoa: burdinolak, errotak, zentral hidroelektrikoak, fabrikak, etxebizitzak, garraio sistemak, etab. Abiapuntu hori izan zuen Beatriz Herreras Moratinosen hitzaldiak eta Urumeako ertzetako industria garapena eta ibaian izan zuen eragina errepasatu zituen.

Bederatzigarren edizioan, Hidrologikak ataleko programazioak adin guztietakoentzako 30 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu maiatzaren 8tik abenduaren 31ra bitarte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp