Beste 10 udal Eusko Ikaskuntzaren eredu berriaren babesle

Berri korporatiboak

2017/10/10

Beste 10 udal Eusko Ikaskuntzaren eredu berriaren babesle

Harrera ezin hobea egin digute Eusko Ikaskuntzaren estrategia berria azaldu dugun udaletan.

Maiatzean jarri genuen abian, poliki-poliki, gure bazkide diren udaletara gerturatzeko komunikazio prozesua, lehentasun bezala kokatu baitugu hiritarrengandik hurbilen dauden erakunde hauekiko harremana sendotzea.

Helburu nagusia Eusko Ikaskuntzaren proiektu berrituaren nondik norakoak azaltzea izan da, eta udalekiko lankidetza estrategia berri honi lerrokatzeko gure nahia adieraztea, denok norabide berean lan egin dezagun. Horretaz gain, beste bi helburu genituen bisitekin: udal bazkideei beren babesle izaera berresteko gonbita egitea, eta etorkizuneko lankidetza lan-lerroei buruz hausnartzea, udalerri bakoitzaren beharrizanak aintzat hartuz.

Jaso ditugun erantzunak zinez baikorrak izan dira. Etorkizunerako proiektu berrien atea ireki egin da kasu batzuetan, eta elkarren arteko harremana indartu egin da besteetan. Beste 10 udal hauek berretsi digute beren babesa: Aramaio, Baztan, Bergara, Bermeo, Hernani, Lesaka, Mungia, Mutriku, Urnieta eta Zarautz.

Guztiei, gure eskerrik beroena. Hemen daude Eusko Ikaskuntzaren babesle guztiak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp