Biarritz - Eusko Ikaskuntza dirulaguntzak 2021

Sariak

2021/01/20

Biarritz - Eusko Ikaskuntza dirulaguntzak 2021

Urtero lez, Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko herriko etxeak ikerkuntzarako dirulaguntzen deialdia ireki dute. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte irekita dago.

Haien hautagaitza aurkez dezakete Masterra edo Doktoretza prestatzen dauden ikasleek, ikerlari independenteek eta baita ere bideogileak, film egile amaturrek nazionalitate eta adin baldintzarik gabe.

Lan hizkuntza hautagaiak berak hautatzen du: euskara, frantsesa, espainola edo ingelesa.

Dirulaguntza, diziplina orori irekia zaio: euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikola, fisika, kimika, medikuntza, geologia, zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea (zerrenda hau zabalagoa da).

Hautagaitza dosierra bide elektronikoz eskura daiteke baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera joz edo hautagaitza deialdia hedatzen duten sareetan eskatuta. Hautagaiek haren hautagaitza txostena behar den bezala beterik eta eskatu agiri erantsiekin batera baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera igorri beharko da edo, postaz Eusko Ikaskuntza-Société d’Etudes Basques, au 51 quai Jauregui-berry 64100 Bayonne helbidera, hautagaitzak aurkezteko azken epea aitzin (apirilak 23).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp