Bizkaitik AEBrako emigrazioa, 2021 Barandiaran Bekaren ikergai nagusia

Berri korporatiboak

2021/01/14

Bizkaitik AEBrako emigrazioa, 2021 Barandiaran Bekaren ikergai nagusia

Epaimahaiak Zuriñe Goitiak eta Asier Barandiaranek osatutako lantaldeari esleitu zion Barandiaran Beka.

"Bizkaitarren emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara XX. mendean ikuspegi etnologiko batetik” proiektua izan zen aukeratua abenduaren 28an eginiko bileran.  Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen artetik bekaren oinarriei gehien egokitzen den proiektua da; interesgarria eta anbizio handikoa”.

Zuriñe Goitia 27 urteko gaztea da, Gizarte eta Kultura Antropologian Gradua egin zuen (2016) Euskal Herriko Unibertsitatean; "Bikaintasunez Graduatua" ziurtagiriarekin. Asier Barandiaran filologoak osatzen du lantaldea, ibilbide luzeagoko bizkaitarra. Hala azaldu digute bekaren irabazleek: "Ikerketa bikotea esperientzia handiagoa duen Asier Barandiaran ikertzaile eskarmentudunak eta Zuriñe Goitik antropologo-ikertzaile hasi berriak osatzen dugu. Hori horrela, gutako bakoitzaren ezagupenak proiektu honetan txertatzea bakoitzaren eginbeharra izango da. Etnologia-etnografia ikuspuntua bermatzea Zuriñeren gainean jausiko da eta arlo linguistikoa eta lanaren berme akademikoa Asierren ardurapean egongo dira".

Irabazleei eginiko elkarrizketa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp