"Deskonektatu mundura konektatuta jarraitzeko" hitzaldiak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/06/16

"Deskonektatu mundura konektatuta jarraitzeko" hitzaldiak

Pasa den ekaianaren 16an Baionako Euskal Museoak Francis Jauréguiberry soziologoaren eta Urkiri Salaberria kultur ondare inmaterialan adituaren hitzaldiak izan zituen. Bertan garatutakoa eztabaida bizia sortu eta ondorio esanguratsuak lortu zituen.

Francis Jauréguiberry soziologoak, eta Urkiri Salaberria kultur ondare inmaterialan adituak, iragan den ostegunean, hilak 16, Baionako Euskal Museoan hitzaldi bana eman zuten "Deskonektatu mundura konektatuta jarraitzeko" izenpean jasotako jardunaldian. Hitzaldiak “Gizartetik Gizartera. Ezagutza Partekatzen” ekimenaren baitan jasoak daude 2015ean Eusko Ikaskuntzaren Urteko Galderari ekarpena egin zioten ezagutzari zabalkundea emanez. 

Jaureguiberryk deskonektatzen dugunean zer gerta daitekeen azaldu zuen eta horretarako zenbait pertsonekin garatutako esperimentu baten emaitzekin irudikatu zuen. Salaberriak, aldiz, deskonexio horri nola aurre egiteko gako batzuk ere mahai gainean jarri zituen. Bi hitzaldien ondoren, talde lana burutu zen bi multzotan, eztabaida bizia lortuz eta jendearen ekarpen ugari jasoz. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp