e5 proiektuaren bigarren mintegia egin zen

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/02/26

e5 proiektuaren bigarren mintegia egin zen

Amestutako etorkizunaren irudikatze kualitatiboa.

Otsailaren 23an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregira etorri ziren 70 lagunek Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5) egitasmoaren bigarren mintegian parte hartzeko aukera izan zuten.

2017ko ekainaren 2ko eta ondoren luzatu zen delphiaren emaitzei esker osatu genuen lehen aktiboen mapa. Euskaraz garatu nahi duen komunitatearen egungo aktiboen mapa horretatik abiatuta etorkizuneko eszenarioen konstelazioak landu ziren sorkuntza tailer batean. Etorkizuna edo fokua 2040. urtea jarrita, mintegiko parte hartzaileak komunitate-kapital bakoitzeko aktibo nagusiak identifikatu zituzten. Erakundeetako ordezkariak, euskalgintzako eragileak, irakasleak zein ikasleak irudikatze kolektiboan parte hartu zuten.

Hausnarketan sakontzeko, epe laburrera delphi berri bat zabalduko dugu; eta ondoren, ekainean, hirugarren mintegia egingo da.

Eusko Ikaskuntzaren Mendeurren eta XVIII. Kongresuaren baitan egituratu den proiektu honen informazio guztia ‘Euskararen Etorkizuna’ eremu tematikoaren gunean duzu eskura.

2018.02.23 e5 egitasmoaren 2. mintegia

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp