Ehun ale eta agur bat: Jokin Apalategi

Gure bazkideak

2017/04/12

Ehun ale eta agur bat: Jokin Apalategi

Jokin Apalategi soziologoak (Ataun, 1943) etapa luze eta garrantzitsua itxi du Uztaro aldizkariaren buru, hain justu, 100. alea argitaratzearekin batera erretiratuko baita.

Sorbonako unibertsitatean Soziologia doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Jokin Apalategik 1990ean bultzatu zuen Uztaroren jaiotza (http://www.uztaro.eus/), giza eta gizarte zientzietako artikuluak euskaraz argitaratzeko xedez, hutsune handia ikusten baitzen alor horretan. Konkretuki, Uztaro aldizkariaren orrietan ekonomia, zuzenbide, psikologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia bezalako gaiak jorratu dira.

Zuzendaritzan 27 urtez aritu ondoren utziko du zuzendaritza Jokin Apalategik eta Gidor Bilbao izango da buru 101. aletik aurrera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp