Emazteak eta Itsasoa mahai ingurua iragan da Ziburun

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2022/09/19

Emazteak eta Itsasoa mahai ingurua iragan da Ziburun

Ondarearen egunen kari Eusko Ikaskuntzak emazteak eta itsasoaren arteko harremana aipagai hartu du Ziburun antolatu den mahai inguru bati esker.

Emazte arrantzaleak, arrantzale emazteak eta adituak etorri dira Emazteak eta Itsasoa, edo hobeto erranda Donibane-Ziburuko portuak eta Emazteen errola honetan aipatzeko.

Bea, Nathalie eta Alice arrantzaleek haien ibilbidea eta lanbidea deskribatu dute. Gaur egungo egoera eta erronkak aipatzeko parada ederra izan da. Portuko bizia eta familien egoera aipatzeko Uhaina elkarteko lehendakaria etorri da ere eta hark pasatutako hamarkada latzak ere aipatu ditu erranez, arratzale emaztea izatea bizi zaila zela eta gaur egun bizimoldea hobetu dela nahiz eta erronka frango dagoen oraindik. Aditu gisa Xabier Alberdi ere hor izan da Euskal Herriko panorama aipatzeko eta historian zehar emazteek izandako errola goraipatu du. Marga Forestier kazetariaren eskutik eztabaina sakona, interesgarria eta gutti ezaguna entzuteko parada ederra izan da. Hitzaldiaren ostean galdera frangori erantzun behar izan dute parte hartzaileek entzuleen interesa jota zutela.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp