ENE sariaren edizio berri bat abian: hautagaitzen aurkezpena

Sariak

2016/09/15

ENE sariaren edizio berri bat abian: hautagaitzen aurkezpena

Zabalik dago dagoeneko ENE Sariaren edizio berri bat, hamaikagarrena hain zuzen ere, 2016an zehar euskararen alde egindako lanak aitortzeko. Sari honek Euskal Herritik kanpo euskararen sustapenean diharduten eragileen lana aitortzea du xede eta saria urtero abenduaren 3an banatzen du, Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen denean, hain zuzen.

Aurten, irailaren 16tik azaroak 18ra bitartean hautagaitzek era erraz batetan aurkeztu ahal izango dituzte euren buruak sarira. Mundu zabalean euskararen sustapenean gehien nabarmentzen den erakundeak, Eusko Ikaskuntzaren aitorpen publikoa izateaz gain, Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat jasoko du. 

Parte hartu nahi dutenek ondoko galdetegiari erantzun beharko diote: hautagaitza bidali.

Edozein taldek eta erakundek parte har dezake (federazioak izan ezik), baita aurreko urteetan saria irabazi dutenak ere. Izan ere, Eusko Ikaskuntzak euskara eta euskal kultura sustatzeko mundu zabalean aurrera eramaten diren jarduerak ezagutu nahi ditu, hala nola hizkuntzaren irakaskuntza, literatura idatzizko saioak, zinema emanaldiak... eta sortze lan oro (ikusi oinarriak). Epaimahaiak, urtero lez, alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak hartuko ditu kontuan, sustapen ideietan ageri den berritasunarekin batera. Ildo berean, kasu bakoitzaren testuingurua eta baliabideak kontuan hartuko dira.

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak aldarrikatu zuen lehen aldiz 1949an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalean aldarrikatzeko helburuarekin. Hasierako filosofiari eutsiz sortu zuen ENE Saria 2006an, eta ordutik hona hauek izan dira talde sarituak:

2015. Associazione Culturale Euskara. Erroma, Italia.2014. Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverei elkartea. Berlin, Alemania.2013. Euskaltzaleak. Buenos Aires, Argentina.2012. Union Vasca Elkartea. Bahia Blanca, Argentina.2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madril, Espainia.2010. Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris, Frantzia.2009. North American Basque Organization (N.A.B.O.). Amerikako Estatu Batuak.2008. Bordeleko Euskal Etxea. Bordel, Frantzia.2007. Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona. Kataluinia, Espainia.2006. Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar de Plata, Argentina.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp