Erakunde bizitza: Kontseilua eta Euskaraldia

Berri korporatiboak

2018/06/20

Erakunde bizitza: Kontseilua eta Euskaraldia

Ekitaldiz gainezka izan da hil hau. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria euskararen aldeko bi ekitalditan izan da Eusko Ikaskuntzaren ordezkaritza lanetan.

Maiatzaren 24an, Donostian, Kontseiluko kideek proposamena aurkeztu zuten, Iñaki Dorronsorekin batera, Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidagai den EAEko Estatutu berriak euskara berezko hizkuntza gisa izan dezan. Hori hala balitz, besteak beste, euskara normalizatu eta lehentasunezkoa izango litzateke Administrazioan, gainera, Europar Batasunak hizkuntza ofizialtzat aitortuko luke. Neurri horiek botere publikoek euskalduntzearen aldeko esfortzuak egitea lagunduko lukete.

Ekainaren 6an Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizeko alkateek bat egin zuten Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz ekimenarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da 350 udalerri baino gehiagotan. Iñaki Dorronsoro, hiriburuetako alkateak agurtzera gerturatu zen Eusko Ikaskuntzaren egoitza den Miramar Jauregiko lorategietara.  

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp