Proiektuak

2014/07/15

Eurohiria Gazte Foroa: izen-ematea zabalik

Irailean hasiko dira Eurohiria Gazte Foroko proiektuko lanak, bertan, Iparralde eta Hegoaldeko gazteak mugaz gaindiko eraikuntzan arituko dira elkarlanean.

Eurohiria Gazte Foroa: izen-ematea zabalik

Akitania-Euskadi Euroeskualdeko Kooperazio Fondo Komunaren eta Eusko Jaurlaritzako Gazte Zuzendaritzaren babesarekin, Eurohiria Gazte Foroa Iparralde eta Hegoaldeko 35 urte arteko gazteentzat dago zabalik. Hiritarren gogoeta foro honek mugaz gaindiko komunikazio eta harremanak sustatu nahi ditu Eurohiria eta Euskal Euroeskualdeari buruzko gogoeta estrategikoen inguruan gazteei hitza emanez. Iraila eta abenduan, Eurohiria Gazte Foroko partaideek lau bilera egingo dituzte Iparralde eta Hegoaldean, banatuta. Eta 2015eko urtarrila eta otsailean elkarrekin bilerak egingo dira beren lanen emaitzak kontrastatu eta emaitzak bateratzeko. Proiektuaren diseinuan lan egin duten pertsona garrantzitsuek osatutako Zientzia Komitea osatu da. Hauen ardura izango da edukiak balioztatzea, bibliografia egokia eskaintzea eta gazteei eskainiko zaizkien hitzaldien bidez bizipen eta ikuspegi aberasgarriak eman ditzaketen pertsonak proposatzea.

Oraindik ez dira bete dauden toki guztiak. Beraz, parte hartu nahi dutenek Eusko Ikaskuntzako web orrian dagoen inkesta bete besterik ez dute Edo gazteforoa@eusko-ikaskuntza.org helbidera idatzi.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp