Proiektuak

2014/09/09

Eurohiria Gazte Foroa: lehen saioak

Hil honetatik aurrera, Iparralde eta Hegoaldeko gazteek elkarrekin lan egingo dute mugaz gaindiko eraikuntzaren inguruan Eurohiria Gazte Foroaren baitan.

Eurohiria Gazte Foroa

Unibertsitate diziplina desberdinetan formazioa duten 18 eta 33 urte arteko 36 gaztek osatuko dute Foroa. Lurraldetasun eta genero aldetik behar den oreka errespetatu da. Lehen bilerak Donostian izango dira irailaren 13an, larunbatez, Hegoaldeko taldearentzat eta Baionan irailaren 20ean Iparraldeko taldearentzat. Bertan, Euskal Eurohiria (historia, helburuak, alor geografikoa, proiektuak?) eta identitate eta hiritartasunaren arteko loturaren inguruan eztabaidatuko da. Ondorengo hitzorduetan landuko dira hezkuntza eta unibertsitate lankidetza, mugaz gaindiko enplegua, kultur lankidetza, eleaniztasuna, mugikortasuna eta azpiegitura eta garraio politikak edo gazteen partehartzea gizartean. 2015eko urtarrila eta otsailean bilera bateratuak deituko dira Iparralde eta Hegoaldeko taldeentzat beren lanen emaitzak kontrastatu eta bateratzeko. Euskal Eurohiriaren errealitatera gerturatuko dituen Batzorde Zientifiko eta ordezkari instituzional batez gain, Eusko Ikaskuntzako bazkide Batiste Ezeiza (Hegoaldeko talderako) eta Argitxu Camus (Iparraldeko talderako) izendatu dira bilera dinamizatzeko. Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp