Ondarea

2015/09/14

Euskal kultura non? Euskomedia Fundazioan!

Urtea aurrera doa. Udako atsedenaldia bukatu eta prest gaude guztiok ikasturte berriari aurre egiteko. Eta gogoz gainera. Ez da gutxirako!

Euskal kultura non? Euskomedia Fundazioan!

Izan ere, aurten gorakada izugarria izan dugu www.euskomedia.org web gunean eskatzen den orrialde kopuruan. Aurtengo eta iazko lehen 8 hilabeteetako datuak konparatuz, hauxe da emaitza: %34,28 orrialde gehiago zerbitzatu dira aurten bataz beste. Zifra benetan nabarmengarria eta, batez ere, horrek adierazten duena, hau da, askoz gehiago izan direla erabiltzaileentzat interesgarriak izan diren edukiak. Eta hori benetan pozgarria da. Azken finean, Euskomedia Fundazioak egiten duen lana zuentzat guztientzat da. Halaxe definitu zen erakundearen helburu nagusia bere sorreran: "eduki zientifiko eta kulturalak baliabide telematikoen bitartez zabaltzea, euskal kultura eta gizarteaz interesa duten pertsonentzat baliagarriak izango direlakoan".

Sakondu dezagun goiko taulako zifratan.

Sakondu dezagun goiko taulako zifratan.

Nabarmengarriak aurtengo bi datu hauek:

Nabarmengarriak aurtengo bi datu hauek:

euskomedia

Eta zer da gure erabiltzaileek Euskomedia Fundazioaren web gunean bilatzen dutena? Asko dira bertan dauden aldizkarietako artikuluak kontsultatzen dituztenak: RIEV, Zainak, Musiker, Vasconia, Lankidetzan,? Beste batzuentzat, ordea, monografikoak dira interesgarriak. Horretaz gain, ezin ahaztu Euskomedia Fundazioaren web gunean eskaintzen diren beste funts garrantzitsuak: Auñamendi Entziklopedia, Kantutegia, Euskonews aldizkaria edo argazki funtsak, bisita ugari dituztenak ere.

Ziur zuk ere eduki interesgarri eta baliagarriak aurkituko dituzula. Beraz, sartu www.euskomedia.org gunean, bilatu, aurkitu eta disfrutatu!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp