Eusko Ikaskuntza Iparraldek bere biltzar nagusia eginen du heldu den larunbatean, ekainaren 29an, Baionako egoitzan.
Kideak eta batzorde eragilea bilduko dira ekainaren 29an, Baiona zentroko egoitzan, 2023ko biltzar nagusiaren ospatzeko gisan.
Claude Mehats, Iparraldeko lehendakariak harrera eginen die parte hartzaileei Ana Urkiza lehendakariarekin batera.
2023ko ekintza bilana aurkeztuko da. Eusko ikaskuntza Iparraldek orotara 26 ekitaldi antolatu ditu Iparraldeko eremuan. Haien artean 2 sari emanaldi, Donibane Lohizuneko musika sariak eta Baiona hiri sariak. Ekintza eta hitzaldi gehienak Lapurdin iragan dira baina Baxe Nafarroan 5 hitzaldi antolatu dira eta denak euskaraz. Ekintzen gehiena Baiona, Biarritze eta Donibane Lohizunen antolatu dira. Ohiko ekintzetatik haratago, eskoletan eramandako kultur transmisiorako egitasmoa ere bultzatu da Urrunako herriko etxetik eta formatu hori iparralde osoko ikastetxeei zabaltzeko xedea aurkeztu da. Ondotik 2023ko bilan finantzierioa aurkeztuko da. Eta administrazio kontseilua bozkatuko da.
2024-2025 eko egitasmo zonbait aipatuko dira, hala nola, Itsas ederkirekiko itsasgintzaren inguruko egitasmoa.
Bozkak pasa ondotik, Gozo gosek proposatutako bufeta bat proposatuko zaie parte hartzaileei.
Eta horren ostean Iban Regnieren eskutik Baionako bisita bat proposatuko da.