Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

Berri korporatiboak

2019/01/09

Eusko Ikaskuntza irrati publikoetan

2018. urtean zehar Eusko Ikaskuntzak kultura, zientzia eta gizarte edukiko 45 saio sustatu ditu EITBko irrati publikoetan (Euskadi Irratian eta Radio Euskadin).

Aitziber Salinasek (‘Amarauna’ eta ‘Gaur 21’) eta ondoren Arkaitz Almortzak (‘Gaur 21’ eta ‘Kultur Leihoa) gidatutako Euskadi Irratiko hamar saioetan garrantzia berezia izan dute Eusko Ikaskuntzako mendeurreneko eta kongresuko ekitaldiei buruzkoak zein erakundearen iragana, oraina eta etorkizuna landu zituenak. Era berean, Euskarabentura, e5 (Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen) edo Eusko Ikaskuntzaren Liburu Berdea proiektu konkretuen berri ere eman da. Urtea amaitzeko, Eusko Ikaskuntzak produzitutako Hamaika Amaren Seme (Alaba) antzezlanari buruzko erreportaje bat egin da.

Radio Euskadin 35 saio izan dira  ‘Iflandia’ eta ‘La mecánica del caracol’ programetan. Toki berezia hartu dute hauetan ere Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuak eta Mendeurrenak. Gainera, aurten, maiztasun handiz landu dira emakumearekin harremana duten gai ugari, ikuspegi desberdinak emanez. Soziologia, Historia eta euskal kulturak osatu dute irratiko aurreko ikasturteko hirugarren gai blokea. Juan Aguirre bazkideak prestatu ditu gidoiak eta Eusko Ikaskuntzaren jarduera nagusienen berri eman du.

Saio guztiak entzungai daude Eusko Ikaskuntzaren web orrialdean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp