Sariak

2016/02/08

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2016: hautagaiak aurkezteko epea ireki da

1995ean sortua Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzeko, euskal alorrean prestigio handia duen saria da.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2015

Apirilaren 30ean amaituko da curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden kultura pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da.

Era berean, edizio hau Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultura Hiriburuaren programaren testuinguruan egingo da.

Azken urteetan Saria irabazi dute: Juan José Álvarez Rubio (2015), Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp