Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2024 Saria emateko ekitaldia

Sariak

2024/06/18

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2024 Saria emateko ekitaldia

Uztailaren 19an, ostirala, Bilboko Azkuna Zentroan emango da 2024ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria, bi modalitateetan.

Itziar Laka Mugarzak, Massachusetts-eko Teknologia Institutuko doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritzako katedradunak, curriculum onenaren saria jasoko du, nazioarteko literatura zientifikoan euskara kokatu duen eta nazioarteko espezialisten komunitatean punta-puntakoak diren gaiak eta ikerketa-lerroak euskal esparrura hurbildu dituen lana aintzatesteko.

Gazte Saria Maite Aizpurua eta Garazi Navasi emango zaie, Adarbakarra eta soinujolea proiektu artistikoagatik. Horrekin, euskal imajinarioan, mitologian eta kultura-erreferentzietan ikertzea proposatzen dute, ikuspegi queer-feminista eta garaikidetik.

Ekitaldian Eusko Ikaskuntzako lehendakariaz eta LABORAL Kutxako lehendakariaz gain, ordezkaritza instituzional batek parte hartuko duela aurreikusten da, bai eta bi modalitateetako ebaluazio-epaimahaien bozeramaileek ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp