Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2025 Saria emateko ekitaldia

Sariak

2025/06/23

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2025 Saria emateko ekitaldia

Bilboko Euskalduna Jauregian emango da Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa 2025 Saria, bi modalitateetan, uztailaren 10ean, ostegunez.

Xabier Etxeberria Mauleon, Filosofian doktorea, Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua eta identitate kolektiboen defentsan eta ulermenean etikaren eta giza eskubideen ikuspegitik lanean ibilbide luzea duen aktibista sozialak jasoko du curriculum onenaren saria. Juan José Etxeberria Sagastumek, Deustuko Unibertsitateko Errektoreak eskeiniko ditu lehenengo hitzak.

Gazte Saria modalitatean, saria Jon Esnaola Agirre konpositore gazteari emango zaio, LUUR, Néstor Basterretxearen oroimenez izeneko musika-proiektuagatik. Mondragon Unibertsitateko Nagore Ipiñak bere laudatioa egingo du.

Ekitaldian Eusko Ikaskuntzako lehendakariaz eta Laboral Kutxako lehendakariaz gain, ordezkaritza instituzional batek parte hartuko du, bai eta bi modalitateetako ebaluazio-epaimahaien bozeramaileek ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp