Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2016

Sariak

2016/03/22

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2016

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaiak onartzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. Aurtengo edizioa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu programaren baitan kokatzen da.

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzeko 1995ean sortua, euskal alorrean ospe handia duen saria da. 

Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden pertsona esanguratsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da ematen dena. 

Hona azken urteetan Saria irabazi dutenen zerrenda: Juanjo Alvarez (2015), Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp