Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria Teresa del Valleri emateko ekitaldia

Sariak

2018/05/14

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria Teresa del Valleri emateko ekitaldia

Uztailaren 17an, asteartez, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2018ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia Donostiako Udaleko Udalbatzan ospatuko da.

Teresa del Valleren ikerketa-lerro nagusiak honako hauek izan dira: kritika feminista gizarte-antropologian; hiri-antropologia; antropologia politikoa; memoriaren etnografia; metodologia kualitatiboak. Egindako lana, “bere ibilbide pertsonala eta profesionala gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren esparruan oinarrituta dago, baita erronka hori euskal kulturan eta gizartean ikusgarri egin eta nazioartera zabaltzean ere”, betiere ikuspegi antropologikoa abiapuntua izanik.

Bere ingurune soziokulturalari buruzko ezagutza mundura irekitzen eta bertan proiektatzen jakin du, analisi antropologikoaren bitartez. Diziplina antropologikoa hedatu eta sendotzeko bere eginkizuna Europara zabaldu da; zentzu horretan, European Association of Social Anthropologists erakundearen fundatzaileetako bat izan zen 1989. urtean, baita European Society for Oceanists erakundearen fundatzaileetako bat ere, 1996. urtean.

Jarduera dibulgatzaile garrantzitsua garatu du, eta irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren esparruko ibilbide luzea egin du. Berrogei urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) nahiz Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuetan.

Curriculuma
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp