Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Sariak

Sariak

2016/12/16

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Sariak

Urtero lez, Eusko Ikaskuntza eta Baionako Herriko Etxeak Euskal Herriari buruz eta, bereziki, Baiona eta Iparraldeari buruzko lan ikerketak saritzen dituzte. 

Ospakizuna pasa den ostiralean, abenduaren 16an egin zen arratsaldeko 17:30etan jende ugari bilduz.

Ohorezko sariak euskararen ezagutza eta babesa edota euskal kulturaren ibilbide eredugarria duen persona saritzen du. Aurten, zuzenbidearen historian katedradun emeritoa den eta Lapurdiko eremuari buruzko lanak egin dituen Maite Lafourcadi eman zaio.

Maite Lafourcade

Bestalde, Euskal Kultur Sariak Bertrand Augéren historia modernoko tesia saritu du, non Baxe Nafarroan izan ziren zuzenbideari lotutako arazo berdintsuei erantzuten zien.

Bestalde, Bideo-dokumental Sorkuntza Sariak, Elena Canas eta Ainara Menoyo eginiko Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketetan oinarrituriko ‘Maitia nun zira’ dokumentala ohoratu du. Aurten, sari berezi bat  eskaini izan da, Ibai Aguirrebarrena, David Rodriguez, Mikel Petuya eta Eneko Etxegarairi ‘Jauzia’ proiektuaren barne den ‘Bisaiak jauziaren aurpegiak’  dokumentalarengatik. Nahiz eta gai desberdinak aipatu, bi dokumental horiek memoria kolektiboaren transmisioren kezka berdina partekatzen dute.

Ospakizunak persona ugari bildu zituen Baionako Herriko Etxeko Saloi handian. Baionako auzapeza Jean-René Etxegaray,  Yves Ugalde auzapezordea,  Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria Inaki Dorronsoro eta Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakariordea Jean Michel Larrasquetek kudeatu dute hitzaldia. Eusko Ikaskuntzako kideek parte hartu zuten ekitaldian, hala nola Argitxu Etxandik irakasle katedradunaren ibilaldia oroitaraziz, eman zion ohorezko saria Maité Lafourcade-i. Bestalde , hitzaldi jostagarri baten ondoren Claude Mehatsek tesia saria eman dio Bertrand Augéri. Eta bukatzeko Viviane Delpechek eta Oihana Galé-Zamponik Bideo sorkuntza sariak banatu dituzte bertan zegoen Ainara Menoyori “Maitia nun zira” dokumentalarengatik eta “ Bisaiak, jauziaren aurpegiak” dokumentala errealizatu duten Bisaiak elkarteko lau kide gazteri.

2017ko urtean zehar, Eusko Ikaskuntzak  hitzaldiak eta emanaldiak antolatuko ditu lan horiek publikoari ezagutarazteko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp