Eusko Ikaskuntzak Donostiako Urrezko Domina jaso du

Mendeurrena

2018/11/29

Eusko Ikaskuntzak Donostiako Urrezko Domina jaso du

Eusko Ikaskuntzak Donostiako Urrezko Domina jaso du bere Mendeurrenean Donostiako alkate Eneko Goiaren eskutik, euskal kultura garatzeko egindako lana aitortuta eta hiriarekiko duen lotura kontuan hartuta.

Ekitaldia Donostiako Udaleko Udalbatzar aretoan egin da, eta bertan, Eneko Goia alkateak Eusko Ikaskuntzako presidente Iñaki Dorronsorori eman dio domina Donostiako Udalaren izenean.

Donostiako Udalak sari hau ematea erabaki zuen ekainean, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena dela-eta, eta 100 urteotan euskal kultura garatzeko egindako lanak eta hiriarekin izan duen lotura direla-eta.

Donostiako Urrezko Domina 2018

Donostiako alkateak Eusko Ikaskuntzak 100 urte hauetan egindako lana azpimarratu du eta honakoa esan du: "Lan izugarria egin du mende osoan zehar kultura unibertsala Euskal Herrira hurbiltzeko. Ekarpen berebizikoa egin dio euskal kulturari, eta gaurko Euskal Herria ulertzeko oinarri sendoak ezarri izan ditu urte hauetan guztietan".

Eusko Ikaskuntzako lehendakariak erakunde eta gizartearen ordezkarien aurrean domina eman izana eskertu du eta hiriko ohorezko liburuan sinatu du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp