Eusko Ikaskuntzak eta Mediabaskek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, abenduaren 17an, bi erakundeen arteko elkarlana sendotzeko eta gizarteari interes orokorreko edukiak zorroztasunez eta kalitatez helarazteko helburuarekin.
Hitzarmena Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Jean-François Lefort Iparla Baigura Komunikazioa (Mediabask) erakundeko lehendakariak sinatu dute. Akordioaren bidez, bi erakundeek elkarrizketa sustatu, sinergiak sortu eta ezagutzaren gizarteratzea indartzeko konpromisoa hartu dute.
Lankidetza-hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du, eta, besteak beste, honako hauek aurreikusten ditu: Eusko Ikaskuntzak Ipar Euskal Herrian eta ikuspegi nazionalarekin garatzen dituen jardueren berri ematea; urtean elkarrizketak edo sakoneko artikuluak lantzea; adituen iritzi-artikuluak zabaltzea; eta Eusko Ikaskuntzaren dokumentu-ondare historikoa Mediabasken zabalkunde-euskarrietan erabiltzea, betiere iturria behar bezala aipatuta.
Akordio honen bidez, Eusko Ikaskuntzak eta Mediabaskek elkarlana formalki bultzaten jarraituko dute.
