Eusko Ikaskuntzaren 100 urteak Beasainen

Berri korporatiboak

2019/03/20

Eusko Ikaskuntzaren 100 urteak Beasainen

Lemniskata zientzia kultura sustatzeko elkarteak antolatzen duen ‘Made in Goierri’ zikloaren baitan, martxoaren 15ean, Beasaingo udaletxeko pleno aretoan, Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren ehun urteei buruzko hitzaldia eman zuen.

Lehendakariak erakundearen historia errepasatu zuen, orainaldia eta etorkizuneko espektatibak XVIII. Kongresua egin berri denetik.

Martxoa eta apirilean ‘Made in Goierri’ zikloan hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta ‘bertsozientzia’ saioa antolatu dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp