Eusko Ikaskuntzaren eta Gara egunkariaren arteko hitzarmena

Berri korporatiboak

2023/06/06

Eusko Ikaskuntzaren eta Gara egunkariaren arteko hitzarmena

Hitzarmenak lankidetza-esparru bat ezartzen du bi erakundeen artean, euskal gizartearentzat interesgarriak diren edukiak sortu eta zabaltzeko.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzaren lehendakariak eta Iñaki Soto Garako zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horrek bi erakundeak elkartuko ditu datozen hiru urteetarako.

Hitzarmeneko eranskinean ezartzen da Eusko Ikaskuntzak bere proiektu eta jarduera nagusiei buruzko informazioa eskainiko duela. Proiektu eta jarduera horiek urtean gutxienez hiru elkarrizketa edo sakoneko artikulu izango dituzte. Bestalde, Garak, Euskal Herriko errealitatearekin duen konpromisoarekin bat etorriz, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza estuan jardungo du edukiak zehazten eta bere harreman-sareko adituak identifikatzen, urtero zehazten diren gaietan sakontzen laguntzeko.

Era berean, Garak konpromisoa hartzen du 2024ko udazkenerako aurreikusita dagoen Eusko Ikaskuntzen hurrengo Kongresuari estaldura emateko, egokitzat jotzen duen tratamenduarekin.

Horrekin guztiarekin batera, bai Gara bai Eusko Ikaskuntza irekita egongo dira bi aldeentzat interesgarriak diren proiektuak proposatu eta garatzeko eta proiektu horiek elkarlanean ezartzeko.

Eusko Ikaskuntzaren eta Gara egunkariaren arteko hitzarmena
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp