Eusko Ikaskuntzaren ikerketa egitasmo nagusiei lotutako monografikoak

Argitalpenak

2017/01/17

Eusko Ikaskuntzaren ikerketa egitasmo nagusiei lotutako monografikoak

Euskonews aldizkariaren ale berezietan jasoko dira EKINEZ proiektuaren baitan identifikatutako bost ikerketa egitasmo nagusiak. 

Honela, 2017 urtean zehar bost monografiko aurreikusita daude honako gaiak landuko dituztenak:  eredu sozio-ekonomikoa, egituraketa sozio-politikoa, errealitate-sozio kulturala, euskara eta etorkizuna irudikatuz.

Otsailean argitaratuko den lehenengo ale monografikoak beraz, eredu sozio-ekonomikoa izango du gai nagusitzat. Bertan, Eusko Ikaskuntzak antolatutako mintegietan parte hartu duten aditu askoren artikulu interesgarriak irakurri ahal izango ditugu. Gainera, Mari Jose Aranguren eta Helena Francoren arteko Solasaldia ikusi eta irakurtzeko aukera izango dugu, ekonomiaz duten ikuspegia azalduko digutelarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp