Galdera bila: 'Urteko Galdera' 2019

Urteko Galdera

2018/12/14

Galdera bila: 'Urteko Galdera' 2019

2019. Urteko Galdera zein izango den proposatzeko prozesua ireki da. Tribuna ireki gisa planteatzen da, urtero egile eta irakurle komunitateak aukeratzen duen gai bat aukeratuta.

2015eko lehen edizioko galdera izan zen: “Nola ari da aldatzen internet gure prozesu kognitiboak?”.  “Zer nolako hezkuntza eredua nahi dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa erabakitzeko?” izan zen 2016ko galdera. Urteko Galderaren hirugarrena “Zer da gizakia izatea gaur egun?” izan zen. Azkenik, 2018an “Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?” planteatu zen.

2019. urteko galderaren aukeraketa prozesua hasi da eta nahi duen orok egin ditzake proposamenak urtarrilaren 13a arte

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp