Gazte Agora, batzen gaituen norabidean

Proiektuak

2019/10/16

Gazte Agora, batzen gaituen norabidean

Eusko Ikaskuntzak bultzatu eta Euskadi eta Nafarroako Gazte Kontseiluek babesten duen lehehengo Gazte Foroa abenduaren 14an Donostian izango da. Helburua, 16 eta 35 urte arteko mugaz gaindiko lankidetza sareak sortzea da.

Eusko Ikaskuntzako kide Amalur Alvarez eta Ander Vizánek hasierako diagnostiko batzuetatik abiatutako proiektuaren filosofia orokorra azalduko dute. Foroan lau gai nagusi landuko dira: Hezkuntza (formala eta informala), Gobernantza (partaidetza eta ahalduntzea), Sozio-ekonomia (ongizate materiala) eta Hizkuntza (euskara eta hizkuntz politikak). Gai horietako bakoitzean gazteek dituzten erronkak aztertuko dira eta gobernantza eta mugaz gaindiko gazteen lankidetzarako tresna eta proposamenak landuko dira.

Batzen gaituen norabidean lehen Gazte Foroaren ondoren, hiru deialdi gehiago izango dira 2020 hasieran: Nafarroako Gazte Foroa (otsailean, Iruñean), Ipar Euskal Herriko Gazte Foroa (martxoan, Baionan) eta Mugaz gaindiko Gazte Foroa (maiatzean).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp