Gizartetik Gizartera, bidea eginez

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/03/22

Gizartetik Gizartera, bidea eginez

Eusko Ikaskuntzak 2015ean Urteko Galdera ekimenean utzitako ekarpenen zabalkunderako iragarritako ekimenak dinamika parte hartzailean oinarrituko da.

Euskal Herriko lurralde ezberdinetan ospatuko diren bilera zientifiko bakoitzean lan taldeak osatuko dira, 2015ean Urteko Galdera izandakoari (Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?) erantzunak ikuspuntu edo gai ezberdinetatik emateko xedez. Halaber, leku bakoitzean ere, aditu biren hitzaldia jasoko da, gaian murgildu eta ikuspegi profesionala emango diona ondoren jorratuko diren lanei. 

Beraz, bilera bakoitzean, hasieran bi izango dira gaiaren inguruan solastuko diren adituak eta, ostean, lanerako abagunea egongo da lan taldekako jardueraren bitartez. Multzoetan antolatuta bilera bakoitzeko proposatuko bi gai nagusiren inguruan solastuko dira, gai horiek entzundako hitzaldiekin estuki lotuta egonda, eta taldeka, beranduago aurkeztuko diren, ondorio nagusietara helduko dira. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp