Gizartetik gizartera, ezagutzaren partekatze osatua

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/02/17

Gizartetik gizartera, ezagutzaren partekatze osatua

Eusko Ikaskuntzak abian jarriko du apiriletik aurrera egitasmo berri hau 2015ean Urteko Galdera proiektuak utzitako ekarpenen zabalkunderako, norabide bietako osatze lana burutuz, eta ezagutzaren partekatzea bultzatuz.

Gizartetik gizartera, ezagutzaren partekatze osatua

Urteko Galdera proiektua jaio zenean eztabaida sorraraz zezakeen ezagutza jaso eta ideiak partekatzea zuen helburu. Horretarako, ibilbide ospetsua duten pertsonen ekarpenak biltzen joan da, gure artean pil-pilean dauden arazo eta erronken inguruan, bereziki gizartea, kultura, zientzia eta teknologia bezalako gaiak jorratuz. Galderaren erantzun ezberdin horietan jasotako ekarpenak Euskonews aldizkariaren bitartez zabaltzen joan da Eusko Ikaskuntza 2015ean zehar, online euskarrian oinarriturik. 2016an pauso bat gehiago eman nahi du Eusko Ikaskuntzak eta, ekarpen berriak jasotzearekin batera, 2015ean bildutako guzti horiei aurrez aurreko zabalkundea eman nahi die Gizartetik gizartera: ezagutza partekatuz proiektuaren bitartez. Hasierako helburuari jarraipena emanez, webgunean jasotako erantzunak euskal gizartearekin partekatuko ditu. Haatik, partekatze lan hori ez da norabide batekoa soilik izango, baizik eta Eusko Ikaskuntzaren betebehar bat, ezagutza hedatuz, hausnarketa eta eztabaida soziala hauspotzea denez, hizketaldiaren hitza oraingoan gizarteari emango dio. Beraz, zirkulua osatuko da "Gizartetik gizartera; ezagutza partekatuz" abian jarriko den egitasmoaren bitartez. Apirilaren amaieran hasita, bilerak lurralde bakoitzean ospatzen joango dira, leku bakoitzeko 2 aditu izanik gaiaren inguruan solastuko direnak. Baina Gipuzkoakoa ospatzen azkena izango da, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiko ospakizunekin batera egiteko, eta ondorio bilketa lana jasoz. Era berean, azkenengo bilera horretan, lanketa 2016rako planteatutako Urteko Galderari erantzuna bilatzean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp