Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2015/11/12

"Gure Esku Dago and the Right to Decide <span style="font-style: italic;">Viewpoints, Challenges and Ways Forward" ikerketaren aurkezpena</span>

Columbiako Unibertsitateak eta Scensei Ikerketaguneak egindako azterketaren emaitzaren aurkezpenak egin dira Iruñean, Bilbon eta Baionan.

Gure Esku Dago

Eusko Ikaskuntzak, elkarlanean oinarritutako elkarrizketarako eta hausnarketarako esparruak eraikitzeko bidean, "Gure Esku Dago eta Erabakitzeko eskubidea" ikerketa emaitzen aurkezpenak gauzatu ditu Iruñean, Bilbon eta Baionan. Ekimen hau Agirre Lehendakaria Center, Gure Esku Dago eta ehuGunerekin batera antolatu da. Egituraketa sozio-politikoa eremuan lantzen ari den kontzeptualizazio garapenean kokatzen da asmoa, etorkizunean, kolaborazioan ? eta gizartearekin batera kontrastea eginez - oinarritutako eztabaidarako gune anitzen eraiketa sakontzen lan egingo duelarik. Aurkeztu den ikerketa Columbiako Unibertsitateak eta Scensei Ikerguneak egindakoa da (Ikerketaren zuzendaria: Joshua Fisher. Ikerlariak: Armando Geller eta Kristen Rucki). Azterketaren helburua erabakitzeko eskubideak Euskal Herrian duen sozializazio maila ezagutzea, eta Gure Esku Dago herri dinamikak eginkizun horretan egindako ekarpenari buruz kanpo eragile baten ikuspegi objektiboa eta independentea jasotzea izan da. Ikerketak, finean, Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen bueltan dagoen iritzi aniztasuna jasotzea nahi izan du eta, besteak beste, erabakiaren egikaritzeko balizko moduak, herritarren eta eragile sozial eta politikoen arteko harremana edota horien arteko elkarlanerako aukerak nola bizi dituen bakoitzak ezagutzea ere. Iruñean, Bilbon eta Baionan egindako aurkezpenetan, Geller eta Rucki ikerlarien azalpenak entzun ondoren, akademikoak, eragile sozialak edota gizarte zibilean oinarritutako elkarteen ordezkariekin osatutako mahai-inguruak antolatu dira, bildutakoen elkarrizketa eta hausnarketa kokatuz.

Gure Esku Dago

Hiru aurkezpen hauetan sortutako hausnarketari erreparatuz, ondorio nagusi hauek azpimarratu daitezke:

  • Eduki kontzeptual berrietan oinarritutako prozesu pedagogikoa bideratzeko premia: Batetik, kontzeptuen ulermena eta bereiztu gabeko erabilera argitzeko eta, bestetik, aurreiritzietatik aldentzen lagunduko digun ikuskera konpartitua eraikitzeko.
  • Aniztasunaren balioetan oinarritzea eta, horretarako, testuinguru ezberdinetan eztabaidarako eta hausnarketarako esparruak eraikitzeko premia.
  • Gizarte zibilean oinarritutako mugimenduen garrantzia azpimarratzen da, ulertuz, ahalduntze prozesuen bitartez, etorkizuneko tokiko garapen kolektiboaren bideratzaile garrantzitsuak direlako.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp