Gurutz Ansola Larrañaga, 1924-2019

Gure bazkideak

2019/02/13

Gurutz Ansola Larrañaga, 1924-2019

Gurutz Ansola Larrañaga bazkidea hil zen otsailaren 1ean Donostian.

Zientzia Ekonomikoetan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, unibertsitate berean irakasle izan zen urte luzean, eta Zuzenbidean Lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean. Bere ikerketa lanak Euskal Herriko egitura ekonomikoen azterketa eta honen eraldaketa, nazioarteko moneta sistema urre patroia indargabetu ondoren eta ongizate Estatua aztertzeko egin zituen batez ere.

Eusko Ikaskuntza Giza eta Ekonomia Zientzietako lehendakari izan zen 1978tik 1980ra bitarte.

Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehen lehendakaria (1968-1969) eta Egan, Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietako kolaboratzaile izan zen Gurutz Ansola. Alor politikoan Ekinen sorreran parte hartu zuen 1950ean, ikasleen kultur erresistentzia plataforma gisa. Legebiltzarkide izan zen lehen bi legealdi autonomikoetan eta 1987 eta 1991 urteen artean Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp