Proiektuak

2016/01/21

Hernaniko Kultur ondarearen bilketa sistematikoa egiteko plangintza

Eusko Ikaskuntzak eta Hernaniko Udalak duten hitzarmenaren baitan, 1994. urtetik abian dagoena, Hernaniko Udalerriko kultur ondarearen bilketa sistematikoki egiteko plangintza proiektua gauzatzeko erabakia hartu da.

Hernaniko Kultur ondarearen bilketa sistematikoa egiteko plangintza

Argazkia: Hernaniko Udala

Ondarea biltzeko sistema bat eratzea da xede, eta horretarako prestakuntza fasea burutuko da hurrengo hilabetetan. Proiektuaren helburua, Hernaniko Kultur ondarea biltzea da, egun dagoen eta desagertu dena, era sistematikoan, funts iraunkor batekin eta danontzat eskuragarri dagoen datu base bakar batetan ondarea lokalizatuta izan. Urtarrilean hasita, bi tailer gauzatuko dira Xabier Kerexetaren gidaritzapean, teknikari zein kultur eragileekin, bertako kultur ondarea biltzen duen baliabide bat eratzeko izan ditzaketen ekarpenak gidatuz eta jasoz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp