Proiektuak

2016/01/21

Herriko ondarea ezagutzera emateko hainbat interpretazio-panel jarri dira Mutrikun

Eusko Ikaskuntzak, Mutrikuko Udalaren eskariaz, aurrera eraman du ekimen hau Euskal Kostaldeko Geoparkearen Interpretazio planaren baitan.

Herriko ondarea ezagutzera emateko hainbat interpretazio-panel jarri dira  Mutrikun

"Mutriku, euskal itsasoaren talaia" izenburupean, Mutrikuko Udalak hamahiru interpretazio-panel jarri ditu herriko gune ezberdinetan, herritarrei zein bisitariei herriaren historia, monumentuen garrantzia eta bertako kultura eta ohituren berri emateko helburuarekin eta hirigune historikoa museo txiki bilakatuz. Interpretazio-panelak 4 hizkuntzatan egin dira (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) eta idatzizko informazioaz gain, QR kodeen bidez hainbat eduki deskargatu ahal izango da. Bestalde, izaera ludiko-didaktikoa izango duen APP bat ere sortzen ari da Udala, ikasleentzat pentsatua, eta erabilgarri egongo dena datorren hiletik aurrera.

Herriko ondarea ezagutzera emateko hainbat interpretazio-panel jarri dira  Mutrikun

Interpretazio panelen aurkezpen ekitaldia urtarrilak 15ean egin zen Mutrikun, Jose Angel Lizardi alkatea buru zela. Bertan izan ziren Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso, eta Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa, Asier Hilario. Haiekin batera, Debegesa Debabarreneko garapen agentziako eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariak izan ziren. Aurkezpenera bertaratu zirenek bisita gidatua egin zuten panel turistikoen ibilbidea jarraituz, Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoaren eskutik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp