Herritarrak gehitzen dira gure etorkizun sozio-ekonomikoaren hausnarketara

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/03/21

Herritarrak gehitzen dira gure etorkizun sozio-ekonomikoaren hausnarketara

“Garapen Sozio-Ekonomikoa” proiektuaren Herritarren Mahaiak Bilbon burutu ziren pasa den martxoak 17an.

Geroa Elkar-Ekin prozesuaren metodologia jarraituz, lehen fasean, diagnosi zabal bat jaso da, laister argitaratuko den Liburu Berde batean bildu dena, hainbat aditu eta arituen diagnosi kolektibo eta anitza osatuz. Hortik abiatuta, Herritarren Mahai honetan hiru gai zabal planteatu ziren herritarrei zuzenduak, honela Liburu Zuri propositiboaren lehen pausuak emanez. Partaideek, aurrez, hiru gai hauen inguruko laburpenak eskura izan zituzten.

Goizaren lehen zatian proiektuaren eta gaien aurkezpen-txanda bat burutu zen. Ostean, partaideek eurek hautatutako gaian eta hizkuntzan osatutako lan-mahaietan, gizartearen kezkak, nahiak eta beharren inguruan solastu zuten, giro lasai eta atseginean.

Herritarren Mahaietako ondorioak jasota, hurrengo faseari ekingo zaio, Gizarte Foroak. Hauek gaika antolatuko ditugu, lehenik Ongizate Sozialari buruzkoa izango delarik, bertan gaiari estuki lotuta lan egiten duten gizarte eragile, agente sozio-ekonomiko eta politikoak parte hartuko dutelarik. Ikus hemen egutegia.

Saioaren kronika ikusgai dago ondoko bideoan.


Bigarren bideo honetan, aldiz, aurkezpenak eta testigantza batzuk bildu ditugu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp