Hiri Sortzaileak: Etorkizuneko foroa Donostian

Foroak eta mintegiak

2016/06/20

Hiri Sortzaileak: Etorkizuneko foroa Donostian

“Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea; gizarte berrikuntzarako egitasmoa”, abian da dagoeneko. 

Proiektuak bi helburu ditu: batetik, Euskal Herriko herritarroi eragiten diguten gaiekiko axolagabekeriari eta atxikimendurik ezari aurre egitea; horretarako, pertsonei lagundu nahi diegu etenaldia, gogoeta, elkarrizketa eta elkarbizitza lantzen; eta, bestetik, gizarteak berak kontaketa inpresionistaren ikuspegitik balizko eszenario desiragarriak asmatzea eta kontatzea, emaitza berritzaileak eta erabilgarriak lortzeko.

Jean-Michel Larrasquet-en zuzendaritzapean egingo diren foro parte-hartzaileetako lehenengoa, hain zuzen ere, Donostian izango da ekainaren 23an, Carlos Santamaria Zentroan, goizeko 10etatik arratsaldeko 17:30ak arte.

Bertan landuko den gaia “Hiri sortzaileak: egoerak eta etorkizunak”. Parte-hartzaileen kopuruaren arabera, hurak zenbait taldetan banatuko dira, 10-12 pertsona talde bakoitzeko izanik proposatuz. Pertsona horiek herritar zein adituak izan ahalgo dira eta bere iritzia emango ahal izango dute foroan azalduko den gaiaren inguruan. Sentsibilitate horietan gizarte-jatorri, bizipen eta adin desberdinak bilduko dira.

Talde bakoitzean moderatzailea egongo da eta saioetan parte-hartzea bultzatzeko metodo bereziak erabiliko dira “Design Thinking” tekniketan oinarrituta. Metodologia horren erabiltzaile adituek gidatuko dituzte foroak edo saioak.

Kasu honetan, Donostiako Udalaren diru-laguntzari esker burutu ahal izango da ekimena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp