Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak, Gasteizen

Gure bazkideak

2023/05/29

Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak, Gasteizen

Beñat Garaio Mendizabal bazkidea 2023ko HIGA! hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren bultzatzaileetako bat da.

Uztailaren 17tik 21era, UPV/EHUko Udako Ikastaroen programazioaren barruan, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen laugarren gailurra egingo da, hizkuntza horiek indartzeko eta nazioarteko sareak sortzeko helburuz.

Gasteizen, hainbat hizkuntza-komunitatetako kideek trebatzeko eta ezagutzak partekatzeko aukera izango dute. Goizeko saioek formatu akademikoa izango dute eta arratsaldeko saioetan lankidetza eta espiritu ekintzailea sustatzeko tailerrak egingo dira. Gainera, arratsaldero elkartrukea eta elkar ezagutzea erraztuko duten aisialdiko jarduerak programatuko dira: kontzertuak, proiekzioak, bidaia kulturalak, etab.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp