IKAPREST, migratzaileak gizarteratzeko proiektua

Berri korporatiboak

2019/11/21

IKAPREST, migratzaileak gizarteratzeko proiektua

Etorkinak gizarteratzeko eta kulturartekotasuna bultzatzeko metodologien bidez, migratzaileekin esku-hartze sozialean oinarritzen da, prestakuntza- eta teknologia-elementuak integratuz.

Elkarrekin Txikia eta SOS Arrazakeria erakundeen eta Asmoz Fundazioaren artean aurkezten den proiektua da Ikaprest, eta elkarrengandik ikasteko proiektu bat ezartzen du, inpaktu-metodologiak eta jardunbide hobeak bateratuz, bakoitzaren ekimenak mailakatzeko oinarriak ezartzeko eta jasotzen dituzten eskaerei erantzuteko. Erronka nagusitzat kulturartekotasuna hartuta, eta euskararekiko hesi emozionala ezabatzen laguntzea, hura bultzatzea erraztuz.

Hainbat erronka partekatu daude, hala nola proiektuen atomizazioaren aurka borrokatzea, antolaketa-eraginkortasuna sustatzea, ekimen onenetatik ikasteko metodologia-arintasuna, eta Gipuzkoako eskualde guztietan gero eta eskari handiagoei erantzutea. Erakunde horiek esku hartzeko lanaren egunerokotasunean daude aurrez aurre, eta ezin diote aurre egin eskalatzearen erronkari ekiteko beharrezkoa den prestakuntzari eta ikaskuntzari.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp